Hizkuntzak

Udala

Basaburua euskarazko leku-izen bat da, eta basoaren goiko aldea esan nahi du; basa (baso), buru (goiko aldea) eta -a atzizkia artikulua da. 

Historikoki Nafarroako bi bailarak izan dute izen hori: batetik, hau,Basaburua Nagusia (edo Basaburua bakarrik), Iruñetik iparraldera gertuen zegoen eremu oihantsu eta altuena; eta, bestetik, Basaburua Txikia, isurialdeen banalerroaren beste aldean kokatua, Nafarroaren Kantaurialdeko isurialdean, Iruñetik begiratuta, Basaburua Nagusiaren atzealdean. 

XIX. mendean, Basaburua Txikia zenbait udalerritan banandu zen; baina, Basaburua Nagusiak batuta jarraitu zuen udalerri bakarra osatuz.

1990eko hamarkadan Basaburua Nagusiak euskarazko grafia normalizatura egokitu zuen bere izena, eta Basaburua izatera pasa zen (tilderik gabe), eta "Nagusi" hitza alde batera utzi zuen, urteen poderioz eta ondoko entitatea desagertu zenetik erabiltzeari utzi zitzaiolako. 

Egun, Basaburuan hamahiru herrigune daude: Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzaron, Igoa, Itsaso, Ihaben, Jauntsarats, Ola, Orokieta eta Udabe.